Luis Macias | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Luis Macias

Luis Macías artista, zinemagilea eta irudi-birziklatzailea da. 8mm, super 8 eta 16mm formatu filmikoko bere lanak Film Performance-n edo Expanded Cinema-ren proiektuak bezala dira sortuak.

Bere egonezin artistikoak bi puntutan zentratzen dira: film zinematografikoaren gaineko lan fisikoa; esaterako, birziklatzea eta irudien arteko erlazio berriko ber-asmaketa. Bere film- eta bideo-proposamenak, egongela ilunen nahiz performancen proiektuetarako edo kubo zuriko instalazioetarako sortzen dira

Crater Collective-ko (www.cratercollective.com) partaide eta Crater-Lab-eko sortzailea da, artistek kudeatutako zinema analogiko independenteko laborategikoa, hain zuzen - www.crater-lab.org.

Zine esperimentalaren programatzailea da paraleloki eta lantegi teoriko-praktikoak garatzen ditu. Azken horiek zinema esperimentalaren, jabetzearen, kamarik gabeko zinearen, super 8aren eta eskuz egindako errebelatzearen aldaera ezberdinetan espezializatutakoak dira, bai zinema-eskoletan eta baita arte-zentroetan eta museoetan ere.

Hedatutako Zinearen eta Zinema Performatikoaren formatua duten bere obrak Bartzelonako Arte Zentroetan eta jaialdietan erakutsi dira (Loop, Europes, Primavera Sound, Sonar, Mostra Súper 8), Coruña (S8), Bilbo (MEM), Salvador de Bahia (Museo Arte Moderna), Caracas (Cinemateca Nacional, Museo Bellas Artes), Quito (Cine OchoyMedio), New York (Millenium, Microscope Gallery), Los Angeles (Echo Park Film Center), San Frantzisco (ATA Site. Crossroads Film Festival, Cinemateque SF) Le 102 (Grenoble) Le Periscope (Lyon) Cinema Oblo (Laussane) Cave 12 (Geneva)…

Besteak beste, honako jaialdietan aurkeztu dira bere filmak: Ann Arbor (Detroit), Crossroads (San Frantzisco), L´Alternativa (Bartzelona), Curtas Vila do Conde (Portugal), Exis (Korea) eta Belo Horizonte (Brasil).