Maddi Castro | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Maddi Castro

Maddi Castro (Tolosa, 1988) Kazetaritzan eta Antropogian lizentziatua da. Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen ikasketak eta Bartzelonan eta Parisen osatu zuen bere ibilbide akademikoa. Gehienbat EITBn egin du lan, batez ere, Euskadi Irratiko irratsaio eta albistegietan, esatari, erredaktore eta gidoilari modura. Kultura eta gizarte gaiak jorratzea gustatzen zaio bereziki. 

Prosumerlab aholkularitza enpresan ere aritu izan da berrikuntza proiektuetan lanean. Kataluinako La Galera argitaletxearentzat haur-literatura bilduma bat itzuli du. Donostiako emakumeen etxeko hainbat ikastaro eta ekintzetan hartzen du parte. Gaur egun, Tabakalerako 2deon bere lehen ikusentzunezkoa zuzentzen ari da.