Cale, cale, cale! Caale!!! - Magia Lucana + Socotra, la isla de los genios - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Magia Lucana + Socotra, la isla de los genios

Socotra, Jordi Esteva

Socotra, la isla de los genios, Jordi Esteva

 

Magia Lucana, Luigi di Gianni, 1958, Italia, 18’
Socotra, la isla de los genios, Jordi Esteva, Espainia, 2015, 64’

Zikloa ixteko, azken saio bikoitza egingo dugu: posible diren mundu magikoak izango ditugu, elezaharren eta errealitatearen arteko muga guztiz ezabatu den lurraldeak izango ditugu.

Hasteko, Ernesto de Martino antropologoak Italiako hegoaldeari buruz egindako ikerketak oinarri dituen dokumentu bat dugu; bertan, Basilicatako nekazarien ohiturak jasotzen dira: jaiotzari loturiko errituak, ehortze-lantuak... Bizia eta heriotza lotzeko zirkulu magiko bat balira bezala.

Jarraian, elezaharretako lurralde batera joango gara, Simbaden uharte galdura. Marco Poloren hitzetan, hango biztanleak “mundu osoko liluratzaile eta nekromanterik onenak” ziren.

Filmak Socotra uharte galdura eramango gaitu, Indiar Ozeanoan, Yemeneko kostaldeen parean. Uharte hori antzinako elezaharretan ezaguna da, han bizi baitziren Roc hegaztia eta Fenix hegaztia. Socotrak ez du inolako babesgune naturalik, eta montzoiek gogor jotzen dute kostaldea; horregatik, ia ezinezkoa da hara iristea. Isolamendu horren eraginez, uhartean beste garai batekoa dirudien landaredia dago. Uhartean intsentsuaren eta mirraren zuhaitzak hazten dira. Ohikoa da herensuge-odolaren zuhaitza, perretxiko erraldoi baten forma duena, izerdi gorria askatzen duena. Izerdi hori Koliseoko gladiadoreek erabiltzen zuten, gorputza igurzteko, baita Cremonako luthierrek ere, Stradivarius musika-tresnei pintzelada erabakigarria emateko.

Bidaia hori amets baten antzekoa da, desagertzeko zorian dagoen mundu batera sartzeko ate bat irekitzea bezalakoa, Sabako Erresumako antzinako hizkuntzari loturiko hizkuntza bat (sokotria) eta kultura bat ezagutzeko atea. Filmean, gamelu-zaintzaile batzuk ikusiko ditugu, euri-sasoia iritsi baino lehen mendietara doazela. Gauetan, suaren inguruan, jenioei eta munstro itxurako sugeei buruzko istorioak kontatuko dituzte, eta une horretan irekiko da, irekiko zaigu, mundu hori, beste unibertso posible batzuk erakutsiz.

 
 

Más actividades de Cadabra-abra:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.