Cale, cale, cale! Caale!!! - Medea - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Medea

Medea, Pier Paolo Pasolini

Medea, Pier Paolo Pasolini, Italia, 1969, 110’

Maria Callasi operako divari, lirikatik erretiroa hartuta zegoela, Pasolinik berriz ere agertokira igotzeko deitu zion, Euripidesen tragediaren bere egokitzapen bereziko protagonista izan zedin. Callas, Luigi Cherubinik (1797) konposatutako operan Medearik ezagunena izan zena, berriz ere Hekate apaizeme bilakatu zen, Kolkidako errege Eetesen alaba, zineman izan duen agerpen bakarrerako. “Callasek hitz egiten du, ez abestu”, adierazi zuten garai hartako kronikek.

Pasolinik Greziako mitoa hartu zuen oinarri, baina klasizismotik eta egokitzapen leiala egiteko beharretik urrundu zen. Haren bertsioa askoz primitiboagoa eta basatiagoa zen, eta Medea magoaren mundu magiko eta irrazionalaren eta Jasonen mundu arrazionalaren arteko gatazka islatu nahi zuen, bateraezinak diren bi kulturaren arteko gatazka, alegia. Testu klasikoko pasioaren eta erotismoaren ordez, erlijioen historiari buruzko tratatu bat dugu, zentzu onirikoaren nahiz magiaren eta arrazionalaren arteko talka. Naturaren eta kulturaren arteko kontrakotasun hori narraziotik eta Kapadoziako eta Aleppoko basamortuetatik harago doa. Emaitza, espero zitekeen moduan, parekorik gabeko monumentu bat da, XX. mendeko bi mito handi elkartzearen emaitza: Pasolini-Callas.

 
 

Más actividades de Cadabra-abra:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.