Meeting of The Project Rooms - Meeting of The Project Rooms - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Meeting of The Project Rooms

Magda Kardasz-ek komisariatutako proiektua

Zacheta Project Room

Zacheta Project Room

Partekatu!

Hasiera-hasieratik, Zachętak, Varsoviako Arte Galeria Nazionalak, ateak ireki dizkie artista gazteei. Gaur egun, artista gazteen obrak ikusteko lekuetako bat, Gałczyńskiego kaleko 3. zenbakian kokaturiko Project Room Zachęta da. Bertan, laborategi bat eta proiektu artistiko esperimentalak garatzeko espazioak bat egiten dute.

Meeting of The Project Rooms ekimenaren helburua hiru sortzaile poloniar gazteen obra aurkeztea da. Horien obra aurkezteko hiru erakusketa bereizi egingo dira 2016an zehar. Artista gonbidatuek, hots, Jaśmina Wójcikek, Michał Frydrychek eta Natalia Bażowskak, sormen-ikuspegi ezberdinak erakusten dituzte. Tabakalerarako bereziki egindako lanaren emaitzak aurkeztuko dituzte; eta bertako testuinguruari edo espazioaren historiari lotuta egongo da lan hori. Wójcikek, Frydrychek eta Bażowskak azken hiru urtetan espazioari lotutako instalazioak izan dituzte ikusgai Zachęta Proiektu Aretoan.

 

2016/01/22 – 2016/05/8 Jasmina Wojcik

2016/05/27 - 2016/08/31  Michał Frydrych

2016/09/8 – 2016/12/11 Natalia Bażowska

Jarduerak

  • Erakusketak
    2016-09-08 > 2016-12-04

    Ideia horren oinarria da gizakiaren eboluzio jatorria uretan dagoela, eta jatorri horretako alderdi batzuk gure gorputzaren zelulaoroimenean biltegiratuta geratzen direla.

    Lekua: - 2. solairuko hall-a

    + Info

  • Erakusketak
    2016-05-27 > 2016-08-31

    Espazio hutsaren esanahiaren inguruko gogoeta bat planteatzen du Michał Frydrych artistak Meeting of the projetc rooms programaren baitan.

    Lekua: - 2. solairuko hall-a

    + Info

  • Erakusketak
    2016-01-22 > 2016-05-08

    Jaśmina Wójciken URSUS<—> TABAKALERA proiektuaren oinarria bi hiri bikien kontzeptua da, baita horri lotutako kultura-trukea ere.

    Lekua: - 2. solairuko hall-a

    + Info