- Mélièsengandik DaVincirengana - Pau Castejón, Diana Cuyás | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Mélièsengandik DaVincirengana

Etalonajeari eta kolorea zuzentzeari buruzko tailerra

Círculo cromático Goethe

Tailerraren helburua da kolorista berriak prestatzeko beharrezkoak diren tresna teoriko-praktikoak aurkeztea,  postprodukzio prozesuetan lan egin ahal izan dezaten. Asmoa da kolorezko zinemaren hastapenetatik ikus-entzunezkoen forma berrietara doazen jarduera eta eskoletatik abiatu eta ondoren, kolore-aretora igarotzea, non saio praktikoak egingo baitira.

Bideoan kolorea zuzentzeko DaVinci Resolve softwarea erabiliko dugu. 2DEO ikus-entzunezkoen laborategiak kolore-areto baten ekipo osoa jarriko du parte-hartzaileen esku sofwarea erabiltzen ikasi eta lantzeko eta esperimentatzeko moduko edukiak sor ditzagun.

Eskola-saioez gain, hilabete bakoitzean gonbidatu bat etorriko da (kolorista, argazki-zuzendaria, etab.), eskoletan ikusitako ezagutzak osatzeko. Hasteko, maiatzean, Pau Castejon izango da Tabakaleran. 

Hamar saio izango ditu lantegiak, maiatzaren 4tik uztailaren 27ra. Izena emateko epea zabalik dago apirilaren 30era arte.

 

Irakaslea:

Alfredo Ruiz. Komunikazioan lizentziatua, Zinema-zuzendariaren espezialitatean Mantarrayako unibertsitatean (Mexiko). Ikus-entzunezkoen sorkuntzan eta postprodukzioan egin du bere ibilbide profesionala. Kolorista gisa film laburretan, publizitatean, dokumentaletan eta biodeoklipetan lan egin du. Komisariotza espezialitatea egiten ari da egun Elías Querejeta Zine Eskolan.

 

2019/06/29 10:30 Diana Cuyas

Masterclass honetan lan-prozesuen inguruan ariko gara eta Diana Cuyásek berak eginiko zenbait lan erakutsi eta azalduko ditu.

 

 

Guests

Pau Castejón

Argazki-zuzendaria

Diana Cuyás

Kolorista