Michael Wahrmann | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Michael Wahrmann

Michael zuzendaria eta ekoizlea da. Montevideon (Uruguai) jaio zen, eta 2004az geroztik Brasilen bizi da. 2007an, zinemagintzan graduatu zen Sao Pauloko FAAP institutuan. Avós(2009), Oma (2011), eta The Beast (2016) film laburrak, eta Avanti Popolo (2012) film luzea estatu-mailako eta nazioarteko hainbat zinemalditan aurkeztu dira, honako hauetan, adibidez: Canneseko Zinemagileen Hamabostaldia, Berinale, Rotterdam eta Brasiala. Urteetan zehar, 60 sari baino gehiago jaso ditu. Ekoizle gisa, Sancho&Punta sortu zuen, zeinetan film luze hauek ekoitzi zituen, besteak beste: Los Territorios (Ivan Granovsky); Invisible (Pablo Giorgelli); eta Elon Não Acredita na Morte (Ricardo Alves Jr eta beste batzuk).