NEST FILM FESTIVAL XVII. TOPAKETAKO SARIAK BANATU DIRA | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
2018-09-28 21:00

NEST FILM FESTIVAL XVII. TOPAKETAKO SARIAK BANATU DIRA

Carrera de cine y televisión - Universidad de Chile, eskolako  El verano del leon eléctrico, Diego Céspedes zuzendariaren lanak irabazi du XVI. topaketako sari nagusia. Diego Pinheiroren Onde o verano vai (Episodios da juventude)  pelikulak aipamen berezia lortu du.

Nest Film Festival XVIl. Topaketako epaimahaia honako herrialde hauetako eskoletako ikasleek osatzen dute:  AEB, Alemania, Belgika, Brasil, Erresuma Batua, Errusia, Espainia, Frantzia, Israel, Portugal, Suitza, Txekiar Errepublika eta Txile. Epaimahaiaren burua Virgil Vernier da eta denen artean, honako sari hauek ematea erabaki dute:

Panavision Saria, honako film honi:

Haur baten pentsamendua ezagutzera ematen digulako, botererik gabe mundu batean harrapatuta dagoenean.

 

El verano del león eléctrico, Diego Céspedes
Carrera de cine y televisión - Universidad de Chile, Chile.

Epai-mahaiaren aipamen berezia:

Ausardiaz eta freskotasunez begiratzen diolako zinemari, etorkizun handiko zinemagile gazte baten esentzia harrapaturik

.

Onde o Verano Vai (Episodios da Juventude) / Where the Summer Goes (Chapters on Youth) David Pinheiro Vicente-rena
Escola Superior de Teatro e Cinema, Portugal

 

Panavision sariari esker zuzendariak honako hau eskuratuko du: lau astez filmatzeko RED Epic kameraren eta Primo lente estandarren lagapena edo 10.000 euroko mailegua Panavision materiala alokatzeko. Saria hautatutako film laburraren zuzendariari emango zaio. Orona epaimahaiak Mondragoneko Unibertsitateko eta Esciviko ikasleez osatuta, Mondragoneko Unibertsitateko irakasle batez koordinatuta eta Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritzaren presentziarekin, hurrengo saria ematen du:

Orona Saria Topaketaren laburmetrai berritzaileenarentzat:

Zinemaren historian askotan landu den emakumearen gorputzaren gaia era apurtzailean kontatu duelako eta teknikoki zein narratiboki berritzailea delako..

 

The Girl with Two Heads, Betzabé García-rena
National Film and Television School, Erresuma Batua.

 

 

Orona Sariarekin laburmetraiaren zuzendariak 5.000€ gordin jasoko ditu.