Philip Widmann | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Philip Widmann

Philip Widmann

Philip Widmann-ek filmak, testuak, filmen programazioak eta, tarteka, arte eszenikoekin kolaborazioak egiten ditu. Bere film eta bideo lanak nazioarteko arte zentroetan eta zinema jaialdietan erakutsi izan dira, horien artean daude, Wexner Center for the Arts, Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdia, Rotterdameko Nazioarteko Zinema Jaialdia, New Yorkeko Zinema Jaialdia, Yamagata International Documentary Film Festival, FID Marseille, CPH:DOX eta Visions du Réel. Azken aldian jasotako sarien artean daude Alemaniako zinema kritikarien elkartearen sarirako bi izendapen (2018), Alemaniako zinema kritikarien elkartearen Media Art saria (2017), ikerketa saria Filmbüro Bremen-en (2016), eta Zagrebeko 25FPS-ko Sari Nagusia.