Proiektu artistiko bat elkarlanean garatzeko egonaldi deialdia 2019 | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Proiektu artistiko bat elkarlanean garatzeko egonaldi deialdia 2019

Deialdi honen xedea Euskal Autonomi Erkidegoan, hemendik aurrera EAE, bizi den artista edo kultur eragile bati, EAE-tik kanpo bizi den artista edo kultur eragile bati gonbidatzeko aukera eskaintzea da, elkarlanean proiektu artistiko bat garatzeko.

Egonaldiak arte-proiektuak bertan garatzen hasteko nahiz martxan dauden ekoizpen-proiektuak Tabakaleran jarraitzeko izango dira, proiektua edozein formatu edo arte-alorretakoa dela ere.

Egonaldiak lau eta zortzi aste arteko iraupena izango du, eta arte-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu.

Deialdira aurkezten diren proposamen guztietatik, proiektu bat aukeratuko da. Egonaldia 2019ko otsaila eta ekaina bitartean, edo/eta urria eta abendua bitartean gauzatuko da.

 

Deialdiaren oinarriak:

  Proiektu artistiko bat elkarlanean garatzeko egonaldi deialdia (Pdf)

  • Aurkezpen epea: 2018-04-17 00:01 - 2018-05-27 23:59
  • Egoera: Itxita