- REHOGAR erakusketa - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

REHOGAR erakusketa

Diseinu Irekia eta Berrerabilera

rehogar
Partekatu!

REHOGAR erakusketa kolektiboak diseinu irekia eta berrerabilera ditu aztergai, gizartea eraldatzeko tresna gisa, eta urteroko topalekua ere bada. Bertan, baliabideak aprobetxatzea eta pertsona eta inguruarekiko errespetua auzi erabakigarriak dira.

Hamargarren edizio honetan, REHOGARek ibilbide bat proposatzen digu, egungo kontsumo- eta produkzio-ohiturak aldatzea planteatzen duten praktika, tresna eta produktuen ekosistema batean zehar.

REHOGAR, Diseinu Irekia eta Berrerabilerak proposamen sorta bat eskaintzen du, konplexutasun eta aplikazio-maila ezberdinekoak guztiak ere; ordea, horiek guztiak garatu dira gure sentsibilitatea pizteko eta gure bizitzeko eta harremanak bideratzeko moduetan aldaketa bultzatzeko. Nork bere modura irekitzen eta sendotzen dituzte gizarte- eta ingurumen-justizia handiago bateranzko bideak.

Egunerokoari irtenbideak eskaintzeko borondatearekin eginiko proiektu errealak, materialtasunetik eta erakusketan jarritako objektuen aplikaziotik haragoko balioa dutenak. Erabili eta botatzean oinarritutako kultura merkantilistatik aldendutako mundu osoko 40 proposamen baino gehiagoren bidez, erabili, zaindu eta eraldatzean oinarritutako kontzientzia kolektibo eta global batera gerturatuko gara.

 

Jarduerak

  • Lantegiak
    2019-01-24 > 2019-01-29 - 17:00 - 20:00

    Tabakalerako lantegietan eskuragai dauden tresnak eta gure inguran ditugun tokiko material eta teknikak erabili ahal izateko diseinatu eta ekoizturiko objektuak garatuko ditugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info