Préstamo - Biblioteca de Creación | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Biblioteca de creación: Préstamo

Mailegua

Biblioteca de Creación: Préstamo desc

sorkuntza liburutegia maileguak

Ubikek, liburutegian dauden eduki, gailu edo jostailuak bere espazio fisikotik kanpora ateratzeko aukera eskaintzen du eta horretarako eduki mailegu zerbitzua eskaintzen da. Doakoa da mailegu zerbitzua baina ezinbestekoa da liburutegiko bazkide izatea, Tabakalerako Txartela izatea, alegia.

 

Edukien mailegua

Tabakalerako Sorkuntza Liburutegiko aldizkariak, bideojokoak, filmak, liburuak, diskak etab. Ubiketik kanpo gozatzeko aukera ematen du edukien mailegu zerbitzuak. Hiritarren autonomia bultzatze aldera, liburutegi sarreran dauden automailegu makinen bidez norberak era autonomoan hartu eta itzuli ditzake dokumentuak.

Bazkide orokorrek 15 dokumentu har ditzakete maileguan hilabetez, eta ez dute zertan euskarri berdinekoak izan behar. Intereseko eduki bat mailegatua egonez gero, erreserbatzeko aukera ere badago.

Mailegu epe eta kopuruak

 

Dokumentu kopurua

Epea (Egunak)

BAZKIDE OROKORRAK

15**

30**

ADITUAK*

30

60

 

*Adituak: Aditutzat ditugu artista edo sortzaileak eta norbanako ikerlariak. Ikerketa sakon batek suposatzen duen lan, denbora eta beharrak aintzat hartu izan dira. Ez da ikerlari txartela aurkeztu beharko, bai, ordea, ikerketaren nondik norakoa, babesten duen unibertsitate, erakunde edo egitasmoaren azalpena.

** Bideojokoen kasuan, hiru hartu ahal izango dira maileguan gehienez eta astebeteko epemuga izango dute.

 

Materiala itzultzea

Maileguan hartutako materiala itzultzeko, Ubik sorkuntza liburutegi harreran dauden itzultze makinak erabili beharko dira liburutegia irekia dagoen ordutegian. 

Gogoratu itzultze epea ez errespetatzeak beste bazkideak kaltetzea suposatzen duela. Kontutan izan zu ere izan zaitezkela kaltetua beste batek berandu itzultzeagatik; beraz epeak betetzen saiatu mesedez.

Epez kanpoko itzulketak mailegu zerbitzua denbora batez etetzea eragingo du.

 

Luzapenak, dokumentuak galtzea

Mailegu luzapena: mailegu epe luzeak eskaintzen dira bazkideak lasai dokumentu horiek kontsultatu ditzaten. Hori dela eta ez da luzapen aukerarik eskaintzen.

Erreserba politika: Intereseko eduki bat mailegatua egonez gero, erreserbatzeko aukera dago. Erreserbaren iraupena kasu guztietan 2 egunetakoa izango da. Denbora hori igarota automatikoki erreserba bertan behera geratuko da, beste bazkideek ere hartu ahal izateko aukera bermatze aldera.

Erabiltzaile mota bakoitzak maileguan eraman ditzazken dokumentu kopuru berdina erreserbatu ahal izango ditu.

 

Dokumentuak galduz gero...  

Maileguan hartutako dokumenturen bat galduz gero, dokumentu berdina eskuratu beharko dio bazkideak Ubiki. Deskatalogaturik baldin balego, Ubikek aukeratuko du galdu denaren prezio berdineko beste dokumentu bat eta bazkideak eskuratu beharko du eskaera berri hori.

Egoera konpondu bitarte, bazkideak ez du izango maileguan beste dokumentu bat eramateko aukerarik.

 

Baliabideen mailegua

Sorkuntza liburutegian hainbat gailu daude bertako edukietan sakondu eta esperimentazioaren bitartez norberaren sortzaile izaera ateratzeko helburua dutenak. Baliabide guztien artean, horietako batzuk (argazki kamara esaterako)  liburutegitik kanpora ateratzeko aukera eskaintzen zaie bazkideei eta hortarako dugu baliabideen mailegu zerbitzua.

Liburutegian ikasi, sortu eta gozatzea bultzatzen dugu eta hortarako ezinbestean aditz horiek burutzea bermatzen duten balibideak eskaintzea ezinbestekoa dela uste dugu. Hori horrela izanik, baliabide gehienak liburutegiaren eremura mugatuak badaude ere, badaude beste batzuk argazki kamara, soinu grabagailua edota MP3ak esaterako, bazkideek euren etxeetara eramateko aukera eskaintzen zaiela zerbitzu honi esker.

 

Jolasen Mailegua

Liburutegian jorratzen diren tematika edo esparruak, jolas eta jostailuen bitartez ere landu daitezkelaren defendatzaileak gara. Hori dela eta, liburutegian jolasak jarri ditugu erabiltzaileen eskura. Jolas horietako batzuk, bazkideek etxera eraman ahal izando dituzte, bakarka, familian nahiz lagun artean jolasteko aukera eskainiz. Horretarako jolasen mailegu zerbitzua erabiltzea besterik ez da behar.