Rincón de la Tecnología - Biblioteca de Creación | Tabakalera -Donostia / San Sebastián

Biblioteca de Creación: Rincón de la tecnología tit

Teknologiaren txokoa

Biblioteca de Creación: Rincón de la tecnología desc

Teknologia txokoa

Kultura digitala eta teknologia berrietara hurbiltzeko espazioa da Teknologiaren Txokoa. Robotika, elektronika, software eta hardware librea, teknologia eta pedagogiaren harremana, 3D inpresioak eta abar luze batean murgiltzeko aukera ematen du zerbitzuak.

Hiru teknologia-estaziok osatzen dute proiektuaren muina. Mini-laborategi higigarri izaera duten postu hauek, elementu ezberdinez hornituta daude teknologiak eskaintzen dituen aukera kreatiboak Ubikeko erabiltzaileei hurbiltzeko xedearekin.

Aldamio industrialetatik abiatuta diseinatu ditugu teknologia-estazioak, aldamioak eraldatuz Liburutegiaren erabiltzaileentzako beste tresna bat bihurtzea lortu arte. Autonomoak dira, zenbait teknologiatan espezializatuak, baina testuinguru bat sortzen dute denak elkarrekin.

Estazioen inguruan graffiti bat aurkitu dezakegu, 400 Muralismok diseinatutako soinuzko lan elkarreragilea, teknologia-laborategi gune hori Ubiken testuinguratzen laguntzen duena.

Espazioa

 

 

Biblioteca de Creación: Rincón de la tecnología 4 andamios

3 lantoki eta graffiti bat

Biblioteca de Creación: Rincón de la tecnología desc andamios

Fabrikazio digitala

Zuk Zeuk Egin Estazioa // Fabrikazio digitala

Estazio hau fabrikazio digitalaren esparruan lehen urratsak egiteko dago pentsatuta, 3Dko moldatze eta inprimaketatik abiatuta. Ekipamendua: Raspberry Pi ordenagailua, Prusa i3 inprimagailua, tresna kutxa eta inprimatzeko zenbait material.

programazio kreatiboa

<Hello world> Estazioa // Programazioa

Aldamio honetan programa eta bideo jokoen adibide batzuk ikusi ahal izango ditugu haien iturburu kodearekin batera, eta lantegietan programaziorako oinarrizko hastapenak ikasiko ditugu, ikusizko programa sinpleetatik, app mugikorrak, geure sakelako telefonoz kontrolatutako robotetaraino. Ekipamendua: Raspberry Pi ordenagailua eta zenbait plaka elektroniko interakzioa errazteko.

elektronika kreatiboa

Tokitronika Estazioa // Elektronika kreatiboa

Aldamio honetan elektronikaren aplikazio jostagarri batzuk aurkituko ditugu guk geuk fabrikatu ditzakegun zirkuitu sinpleen bidez. Lantegietan ikasiko ditugu programazio eta elektronika printzipio oinarrizko batzuk Arduino plataformarekin, eta jolastu ahal izango gara haria, tinta eta zenbait material eroankorrekin. Ekipamendua: Linuxdun ordenagailua, CNC Cyclone makina (mini fresagailua), tresna kutxa, soldatze mini estazioa, laborategiko elikatze iturria, fresatzeko zenbait material (kobrea, metakrilatoak eta zura), eta osagai elektronikoak.

Graffiti tinta eroalea

Touch Graffiti // Tinta eroalearekin egindako horma irudia

400 Muralismok Ubiken irekiera asteburuan tinta eroankorra erabiliz egindako graffitia. Tinta eroankorrak urez osatutako beste edozein pinturak bezala funtzionatzen du, baina kasu honetan elektrizitatea eroaten du. Hartara, elkar eragin dezakegu horma-irudiarekin eta gune horretan dauden osagai digitalekin.