Tabakalera Txartela | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Tabakalera Txartela

Txartela eskuratzea

Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta, ekainaren 1etik aurrera, eta aldi baterako, ez da Tabakalera txartel berririk sortuko. Barkatu eragozpenak.

Tabakalera Txartela doakoa da eta abantailak eskaintzen ditu hainbat zerbitzutan. Are gehiago, Ubik Tabakalerako sorkuntza liburutegiko zerbitzu guztiak irekiko dizkigun giltza da. Txartela eskuratzeko, honako urrats hauek jarraitu behar dira:

 

  1. Tabakalerako webgunean izena-eman.

  2. Ubikeko harrera espaziora hurbildu zaitez zure NANa, pasaportea edo erresidentzia baimanerakin(*). Bertan, datuak ongi daudela baieztatuko dugu, txartelean identifikatuko zaituen argazkia atera eta inprimatuko dugu. 

  3. Erabiltzen hasi zaitezke.

 

(*) Ubikeko gailuen mailegua erabili ahal izateko ezinbestekoa da EAEn erroldatua egotea. EAEn erroldatuta egon arren, NANean, pasaportean edo erresidentzia txartelean erkidegokoa ez den helbide bat agertzen bada, aurkeztu errolda agiria.

 

Adin txikikoak

Adin txikikoek ere Tabakalera Txartela eduki dezakete. Horretarako, honako hau egin behar dute:

 

  • 12-18 urte badituzu: guraso edo tutore baten baimena aurkeztu behar da. Horretarako, honako inprimaki HAU bete eta guraso edo tutoreak sinatuta ekarri behar da, arduradun gisa sinatu duen helduaren NANaren, pasaportearen edo erresidentzia txartelaren fotokopiarekin batera.

  • 12 urtez azpikoak: guraso edo tutore batekin joan Ubikera, eta helduak bere NANa, pasaportea edo erresidentzia baimena aurketu beharko du.   

 

Adin txikikoek, liburutegiaren erabilerako eskubide berberak izango dituzte. Instalazioen eta mialeguen hartutako eduki edo gailuen erabilera zuzenaren, eta adin txikikoaren jokabide agokiaren ardura gurasoak edo tutureak izango dira.  

 

Lehen urratsa > Izena eman

ZER EGIN DEZAKET TABAKALERAKO TXARTELARI ESKER?

Ekainaren 2tik aurrera, Tabakalera txartela ezinbestekoa izango da Ubikeko zerbitzuak erabiltzeko. Kontsultatu hemen Ubikek eskainiko dituen zerbitzuak eta horiek erabiltzeko jarraibideak.

 

  • Ubik, sorkuntza liburutegiko dokumentuak erreserbatu eta maileguan etxera eraman.*

  • Liburutegiko espazioak erreserbatu: negutegiak, Ubik platoa pantaila esperimentala aretoa, bideojoko postuak, teknologia txokoko hiru lantokiak, edizio postuak erreserbatu.

  • Ubikeko ikus-entzun errekurtsoak erreserbatu eta maileguan etxera eraman: Bideokamara, argazki kamara, soinu grabagailuak, ordenagailu portatilak eta abar.**

  • Ubikeko musika tresnak erreserbatu: bateria, tronpeta, tronboia, baxua eta gitarra erreserbatu ditzakezu eta liburutegian jo.

  • Zine-bonua eskuratu.

  • %10-eko beherapena eduki Tabakalerako zine aretoan, Donostia Kulturak, Euskadiko Filmategiak, EQZE-k eta Tabakalerak antolatutako saioetan. 

 

* Maileguen epemuga zehatzak lotura hau jarraituz kontsulta itzazu: Maileguak

** Epemuga gailuaren araberakoa da. 

 

Zine-bonua eskuratzea

COVID-19 larrialdi-egoeragatik 2019-2020 bonuaren baliozkotasuna 2020ko abenduaren 31ra arte luzatu dugu. 
Egungo egoeran bonuari eusteko interesik ez baduzu, zure bonuaren gerakina eta erositako sarrerak Tabakalerako Informazio Puntuan itzultzeko eskatu ahal izango duzu, ekainaren 1etik aurrera. Bonu-saldoa banku-transferentzia bidez itzuliko da. Itzulketa egiteko kontu-zenbaki bat eskatuko dizugu. Zine-aretoak baldintza bereziak izango ditu jarduera itzultzen denetik aurrera:
- Zine aretoak %60ko edukera izango du, 137 eserleku egongo dira erabilgarri.
- Aurrez aukeratu beharko da eserleku-lerroa eta aretozainen laguntza izango dute ikusleek aretoan.
- Aretoko ateak emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago zabalduko dira.
Eraikinean barrena mugitzeko zehaztapenak hemen
 

Tabakaleraren Zine-bonuarekin Donostia Kulturak, Euskadiko Filmategiak, EQZEk eta Tabakalerak azken horren zinema-aretoetan antolatuko dituzten filmak prezio murriztuan ikusteko aukera izango duzu. Bonuaren prezioa 70 €-koa da eta 30 film ikusteko balio du. (Zinemaldia kanpo geratzen da).

 

Nola eskuratu Zine-bonua

  • Bonua Tabakalerako txartelari lotuta dago. Oraindik ez baduzu Tabakalerako txartela atera, Ubik Tabakalerako sorkuntza liburutegian (Tabakalerako 2. solairuan) eskura dezakezu, NAN, pasaportea edo egoiliar txartelarekin. (Ekainaren 1etik aurrera, aldi batez, ez da txartel berririk egiteko aukerarik izango).

  • Tabakalerako txartelarekin, Zine-bonua Tabakalerako informazio-puntuan eskura dezakezu.  

  • DK txartela edo UPV/EHUko ikasle-txartela dutenek % 10eko deskontua izango dute.

 

Nola erabili bonua:

  • Ekainaren 12tik aurrera, ahal den neurrian, sarrerak aurrez eskuratzea eskatuko da. Bonuaren erabiltzaileek informazio-puntura telefonoz deituta (943 118855) eskuratu ahal izango dituzte sarrerak, eta baita email bidez ere (info@tabakalera.eu). Informazio puntuan bertan ere eskuratu ahal izango dira. Momentuz, ez da zineko leihatilarik egongo.  

  • Ikusi nahi duzun saioa baino lehen eskuratu behar duzu sarrera. Horretarako, Zine-bonuarekin kargatu duzun Tabakalerako txartela aurkeztu beharko duzu informazio-puntuan edo (saioa baino ordu erdi lehenago) leihatilan. 

  • Informazio-puntuan edozein saiotarako sarrerak eskuratzeko aukera egongo da; aldiz, lehiatilan egun horretako saiorako sarrerak bakarrik emango dira.

  • Ez dago modurik webgunearen bitartez Zine-bonuaren deskontua duen sarrerarik eskuratzeko.

  • Aukera egongo da kontzertudun saioak edo saio bikoitzak ere bonoarekin eskuratzeko, baina 2 sarrera erabili direla ulertuko da kasu horietan.

  • Bonuan erabili gabe geratzen den saio kopurua ezagutzeko, jarri harremanetan informazio-puntuarekin (943 118855 edo info@tabakalera.eu).

 

Erabilera baldintzak: 

  • Bonua beste pertsona batzuekin partekatu daiteke.

  • Tabakalera txartel bakoitzarekin nahi adina Zine Bonu erosia ahal izango dira.

  • Nahi adina sarrera atera daitezke saio bakoitzeko, bonuaren kupoa amaitu arte. 

  • Bonua edukitzeak ez du eserlekuaren erreserba bermatzen.

  • Txartela galtzekotan, erabiltzaileak txartel berria eskatzen duenean berreskuratuko du txartel zaharrean zuen geldikina. 

  • Inprimatutako sarrerak galtzen badira, ezin izango dira berreskuratu.

 

Tabakalera Txartelaren erabilera eta galtzea

 

Txartela pertsonala eta besterezina da. Txartela galduz gero, berri bat inprimitzeak 5 €ko kostua du. Txartela lapurtzen badizute, txartel berria doan eskuratuko duzu, aurrez dagokion salaketa aurkeztuta. Ekainaren 1etik aurrera, eta aldi baterako, ez da Tabakalera txartel berririk sortuko. Barkatu eragozpenak.

Tabakalerako txartela galdu baduzu edo ostu badizute +34 943 475 050 telefonora deitu edo ubik@tabakalera.eu helbidera idatzi eta txartela baliogabetuko dugu. Horrela, txartel horrekiko duzun erantzunkizun osoa bertan behera utziko dugu.