Talde irekiak - Astronomia Hiritarra | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Astronomia Hiritarra

Compártelo:
  • Urtea: 2017 > 2019

Talde ireki hau Aranzadi Zientzia Elkartearekin Astronomia Sailarekin lankidetzan egin da, eta astronomiaren arloko gaiak lantzen dira herritarren ikuspegitik. Taldearen sorburua abuztuan Hirikilabsen eginiko herritarren astronomia-jarduerak dira, Pertseiden une gorenarekin bat etorriz eginikoak.

 

A.T.1 ApI (Astronomia itsuentzat)

 

Taldeak proposatutako lehengo proiektuaren izenburua Itsuentzako Astronomia da, nahiz eta denentzat izan, ikusmen-arazoak izan ala ez.

Berezitasuna da bertan eraikitako objektuek, ikusmenaren bitartez ez ezik beste zentzumen batzuen bitartez ere antzemateko modukoak izan behar dutela, esate baterako entzumenaren edo ukimenaren bitartez.

Abiapuntua da panelen sistema bat diseinatzea, non zenbait konstelazio, Ekliptika eta zeru-ekuatorea modu finkoan irudikatuta dauden.

Taldea asteazkenero biltzen da Hirikilabsen, 18:00etatik 20:00etara.

Hiritar astronomia topaketa 2018

2018-08-09 > 2018-08-11

Aurten, dimentsio “astronomikoak” dituen fenomeno bat gertatu da Tabakaleran: gai berberak proiektuko pertsona askoren lana gurutzatu du. Astronomian esan ohi den moduan, udako programaren parte bat “gertakari-kate” baten fruitua izan da. 

+ Info

Jarduerak