Talde irekiak - Birzikleteroak | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Birzikleteroak

Compártelo:
  • Urtea: 2017

Aitor Ikastolako guraso talde bat osatzen du Birzikleteroak. Egiako auzoan haurrek lasaitasunez eta konfidantza osoarekin ibil dezaten dute helburu eta hori praktikara eramateko Egia segurua, haurren Egia proiektua lantzen jardun dute bi urtez.

Bizikleta ikastolara joateko garraio modu gisa erabiltzeko aukera izateko, guztion artean pentsatu eta diseinatutako Birzikleteroa eraiki dute, birziklatutako materialak erabiliz egindako bizikletak aparkatzekoa, alegia. Era horretan, haurrek, gurasoek eta ikastolako langileek bizikletaz joan daitezke ikastolara.