Talde irekia - Ingurumenaren Hiritar Ikerketarako taldea | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ingurumenaren Hiritar Ikerketarako taldea

Compártelo:
  • Urtea: 2018

Planeta arrotz batean bizirik irauteko, gure pentsamendu kolektiboaren
eredua berregokitu eta ondo erabili behar dugu,
baita ingurumena esploratzeko, ikertzeko eta monitorizatzeko tresnei buruz ditugun oinarrizko ezagutzak ere;
astronautak izango gara geure planetan

IMVEC kolektiboko Artur R. Castillo eta Xose Quiroga

 

Talde hau IMVEC Espazio Kutsatuak Monitorizatzeko eta Zaintzeko Institutuarekin batera jarri da abian, eta bertan parte har dezakete ingurune kutsatuekin, hiritar zientziarekin, naturarekin eta haren bilakaerarekin, biziraupenarekin eta halakoekin lotura duten gaietan interesa duten pertsona guztiek.

Taldeko kideek hainbat lekutatik lan egingo dute, bideokonferentzia bidez, baina aurrez aurreko saioetara joateko aukera ere izango dute. Saioak asteazkenero izango dira (jaiegunetan izan ezik), 19:00etatik 20:30era, Hirikilabsen, 2018ko urtarrilaren 31tik aurrera. Hangar-eko komunitateak ere bat egingo du taldearekin.

Talde honetan, fikzioa eta errealitatea bereizten dituen lerro mehearen gainean ibiliko gara. Ikasteko eta gozatzeko espazio bat sortuko dugu Hirikilabsera etortzen diren pertsonekin eta auskalo nondik konektatzen direnekin.

Gai hauek landuko ditugu taldean:

  • Arkitektura bisuala

  • Online segurtasuna

  • Ingurumenaren ikerketa

  • Ikus-entzunezko produkzioa software librearekin

  • Proiektuen diseinuak eta prototipoak hardware librearekin

 

Esteka honetan ikus daiteke programa osoa: Ingurumenaren Hiritar Ikerketa Eskola

Esteka honetan ikusgai egongo dira eskolen bideoak: Imvec.tech

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi helbide hauetara: