Talde irekiak - Komunikaziora irisgarritasuna | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Komunikaziora irisgarritasuna

Compártelo:
  • Urtea: 2017 > 2018

Dibertsitate intelektuala duten pentsonak ingurune desberdinetan komunikatu ahal izateko tresna bat sortzean datza. 2013az geroztik ari da Garagune Easo ikerketa, esperimentazio eta aplikazio proiektu proiektu honetan lanean. 

Ostalaritzaren testuinguruan komunikazio irisgarritasuna ahalbidetzea du ardatz. Honako hauek ditu helburu:

  • Jendartean eta bereziki ostalaritzan kontzientzia sortzea, dibertsitate intelektuala duten pertsonek ingurune ezezagunetan komunikatzeko dituzten zailtasunak erakustaraztea.

  • Pertsona bakoitzaren beharretara egokituko litzatekeen tresna bat sortzea, taberna eta kafetegietan libreago komunikatu eta eskatu ahal izateko.

Tabakalerako Hezkuntza eta Hirikilabs laborategietako kideekin burututako saioetan tresna honen prototipo bat egin zen eta orain, boluntario eta interesa duten guztien laguntzaz, bere bidea jarraitzen du taldeak, tresna esperimentatu eta aldaketak proposatzeko xedearekin.