Fokuak (FK) - Thermidor + Orléans - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Thermidor + Orléans

Virgil Vernier

Thermidor, Virgil Vernier, Frantzia, 2009, 16'
Vicky iraultzailea da, rockzalea eta Mendebaldeko apokalipsiaren profeta, zaldunezko balioak itzultzeko aldarrikatzen duena. Ingridek, hogeita hamar urte gazteagoak, Luis XVI.aren omenezko meza batera lagundu dio. “Gaur gauean hitzordua daukat Dukesarekin/ Nire larruzko eta zeta beltzezko bufanda prestatu dut/ Berriz ikusiko dut printzesa inozo hori/ Elkar maitatuko dugu etxandiko misterioetan”.

Orléans, Virgil Vernier, Frantzia, 2012, 58'
2011. urtea. Joane eta Sylviak hogei urte dituzte, eta dantzariak dira Orleans kanpoaldeko striptease-klub batean. Hiri-erdigunean Joana Arc-ekoaren festa ari dira ospatzen, eta bi neskek ospakizun bitxi horretan sartuta aurkitzen dute beren burua.
 “Garaipena eta umiliazioa da bera/ betiereko gaztetasuna eta heriotzaren tragedia/ Gora Joana Arc-ekoa, gora Orleans, gora Frantzia!”.

 

 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.