- THINK COMMONS #10: Mariluz Congosto - Mariluz Congosto | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

THINK COMMONS #10: Mariluz Congosto

Bots, astroturfers y otros monstruos que habitan el twitter electoral

THINK COMMONS #10

Data Commons Lab talde irekiak Think Commons formatuan egingo duen hamargarren saio honetan Mariluz Congosto ikerlari eta analisi adituarekin solasaldia egiteko aukera izango dugu, astroturfin-ga, bots-ak eta sare sozialetako kontu faltsuei buruz aritzeko.

Astroturfinga benetakoak, sinesgarriak edo espontaneoak direnaren irudia ematen duten  online mezuen ezkutaketari esaten zaio, mezu hauen intentzioa sare sozialetan hedatzeko erlazio publiko kanpainiak direlarik, gehienetan gainera helburu publizitario edo elektoralekin. Itxuraz naturalak edo espontaneoak diren mezuak erabiltzearen helburua iritzi publikoa distortsionatzea edo manipulatzea izan ohi da. Saio honetan praktika digital honi buruz arituko gara eta baita honen ondorio edo sortzaile diren bot eta kontu faltsuen fenomenoari buruz ere. Honez gain Mariluz-ekin beste analisi testuinguruei buruzko eskarmentua partekatuko dugu.

Think Commons saioan parte hartzeko ondoko helbide honetara jo beharra dago: Think Commons #10 Taldean saioan parte hartzeko asmoz arratsaldeko 17:15etan bilduko gara Hirikilabsen.

Guests

Mariluz Congosto

Investigadora y programadora