Trans¨itoak | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Trans¨itoak

Compártelo:
  • Urtea: 2013

Eremu publikoan eta arkitekturan erakundeak izan dezakeen esku-hartzeari buruzko bitartekotzako eta hirigintza egokigarriko proiektu bat da. Urtean zehar aurrera eraman den programaren zati handi batek hiria jokaleku gisa hartu nahi izan du, hiriari eta eremu publikoari buruzko politiken inguruko galderak sortuta.

Abiapuntutzat hartuta egoitza propiorik eza, hirigintza egokigarriko proiektu batekin kalera ateratzea erabaki genuen.Erabiltzen ez ziren hiriko eremuak aktibatu nahi zituen proiektuak, proiektua bera bertako bilbean txertatzen laguntzeko herritarren partaidetza eta lankidetza baliatuta. Hala, oraindik eraikitzen dagoen zentrotik harantz doan ekosistemaren zati diren eremuetara eta aliatuengana ireki nahi zuen Tabakalerak.

Trans¨itoak proiektuaren helburuetako bat zen Tabakalerak bere programa garatzeko erabili zitzakeen eremu publikoak eta lokalak hautematea. EgiaMapa izan zen lehenengo jarduera, auzoko sare asoziatiboarekin loturak ezartzea eta harekin batera erabili gabeko merkataritza-eremuak aurkitzea xede izan zuena. Jarduera horren bidez eremuen katalogo bat sortu genuen; ez, ordea, planteatutako amaierako helburua erdietsi: merkataritza-eremuak epe labur baterako aktibatzeko lasterbide legalak bilatzea, Tabakalerak berak sortutako programak eta auzokoek berek eremu horiek ikusarazten laguntzeko eta edukiz betetzeko. Jarduera horren bidez, aktibatu litezkeen zenbait baliabidetan bildu nahi izan genuen arreta. Oztopo nagusia indarrean dauden arauak dira: baimen, lizentzia eta obra bertsuak eskatzen ditu bi eguneko jarduera bat gauzatzeko eta negozio bat irekitzeko. Bide hori baztertu, eta eremuok aktibatzeko proiektu posible batekin , Sustapen Sailarekin aurrera eramatekoa dena, ari gara urtea amaitzen.

Bestalde, eremu publikoan arkitektura arineko gailu bat, «mini-Tabakalera bat», ezartzeko ideia aztertu genuen, jarduera osagarrien erreferentziazko elementu gisa balioko zuena 2015ean zentroa ireki arte. Azkenean, ideia hori alde batera utzi genuen hainbat arrazoirengatik; esaterako, helburu horretarako beste eremu bat prestatzea erabaki genuelako.

Arkitekturaren Astean, gai horren zein gure obraren inguruko gogoeta egin genuen. Hiri-politikei buruzko jardunaldiak planteatu genituen horretarako, eta horietan, obraren prozesua irekiago erakusteari ekin genion, bisitak antolatuta, aldaketak bistaratzeko plataforma bat aurkeztuta eta mugarriak panel batean azalduta, obran bertan.

Helburu horiek lortzeko lan handia egin dugu, eta, azkenean, beste mugarri bat erdietsi dugu urtea bukatu aurretik: zentroaren programa ostatatuko duen eremu egonkor bat lanean ipini dugu. 2014an, Tabakalerak garatutako programaren zati handi bat Sukaldea deitutako eremuan gauzatuko da (izena eremuari berari lotuta dago, sukalde bat baita, literalki, bai eta emango zaion erabilera metaforikoari ere: kultura-proiektua prestatzea).

Activities