Ud-ha 2017 - Udako programa Tabakalerako zabaltzan | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ud-ha 2017

Udako programa Tabakalerako zabaltzan

Terraza bat. Itzalkinak. Kanpineko aulkiak. Eguzkia jartzen hasi da, musika entzuten da.

Ud-ha oihuarekin bat, jardueraz jositako uda aurkeztera gatorkizu aliatu paregabeen eskutik. Maia Villot-ek ostegun eszenikoak proposatuko ditu eta Chiara Marañón-ek ostiral zinematografikoak. Uztaileko larunbata musikaletara La Casa Encendida-ren La Terraza Magnética gonbidatu dugu eta abuztuan Kutxa Kultur gauak izango ditugu gurekin.

Zabaltza irekita egongo da honako ordutegian: ostegunetan (18:00-23:00), ostiral eta larunbatetan (18:00-00:00), igandeetan (19:00-22:00)

Programa eskuratu ezazu: Ud-ha 2017 (PDF 9MB)

Jarduerak

  • Performanceak eta antzezpenak
    2017-08-31 - 20:30

    'Mis aleatorias' Pepe Espaliú artista kordobarrari buruzko ikerketa-prozesu bat da, pieza sorta baten abiaburu izatea xede duena.

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Performanceak eta antzezpenak
    2017-08-26 - 20:30

    'Al final de la playa' Imanol Espinazok sortutako antzezlana da.

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Zinema
    2017-08-25 - 22:15

    Ez litzateke zorakeria Lake Tahoe anti-road movie gisa definitzea. Lehen minutuan bertan ikusten dugu Juan, 16 urteko nerabearen Nissan gorria poste baten aurka jotzen.

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Performanceak eta antzezpenak
    2017-08-24 - 20:30

    Colectivo Qualquer: "Gogoeta egin dugu; non amaitzen da pieza eszenikoa, zeintzuk dira bere mugak, zeintzuk ertzak?"

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Kontzertuak
    2017-08-19 - 20:30

    Pet Fennec-en kontzertua Kuxa Kultur Gauak programaren barruan.

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Zinema
    2017-08-18 - 22:15

    1997an urrezko palmorria irabazi zuen El Sabor de las Cerezas pelikulak abiapuntu argia eta garbia dauka, gizon batek bere buruaz beste egin nahi du eta lagunduko dion norbait behar du.

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Performances y representaciones Performances y representaciones
    2017-08-17 - 20:30

    Beatriz Setién: "Infinitua, ertzik gabea, nahi duzun lekutik heldu dezakezu, erraz zureganatu dezakezu, begien bistakoa da".

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Kontzertuak
    2017-08-12 - 20:30

    Sara Mansillaren kontzertua Kuxa Kultur Gauak programaren barruan.

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Zinema
    2017-08-11 - 22:15

    Don’t Look Back benetako road movie-a da, errepide hutsa, bidelagun duen pertsonaren izaera bizia, zatikatua eta arrazorik gabea hartzen duena. Bob Dylan.

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Conciertos Performances y representaciones
    2017-08-10 - 20:30

    Jaume Ferreteren 'Voz Mal ( Mal Mal )' kontzertu performance bilduma eta entzute-saio bana da; ahotsa eta entzutea ikertzen da, hainbat kasutan oinarrituta.

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Kontzertuak
    2017-08-05 - 20:30

    Iñigo Serrulla eta Iker Laurobaren kontzertua Ud-ha 2017ko Kuxa Kultur Gauak programaren barruan.

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Zinema
    2017-08-04 - 22:15

    Road movie arimarekin, abentura egitura, zientzia fikziozko DNA eta komedioa erromantikoaren bihotza duen Starman crescendo emozionala da, absurdua eta bitalista.

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Performanceak eta antzezpenak
    2017-08-03 - 20:30

    Vicente Arlandis eta Hipólito Patónek performance bat egin nahi zuten, performance bat «ulertzeko» modua aztertuta. Funtsean, hizkuntzari eta zentzuari (edo alderantziz) buruzko pieza bat.

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Kontzertuak
    2017-07-29 - 20:30

    Musikagatik eta musikarentzat bizi da José Rico. La Terraza Magnética-ko kontzertuan Dubvolution II hurrengo lana aurkeztuko du lehenengoz eta hor bakarrik.

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Zinema
    2017-07-28 - 22:15

    Dominga Sotomayor zuzendari txiletarraren lehenengo pelikula honek, Rotterdameko Tiger Award sari ospetsua irabazi zuen.

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Conciertos Performances y representaciones
    2017-07-27 - 20:30

    Dantzatzeari berari eta dantzatzeko plazerean erabat murgiltzen eta gogoak ematen digun moduan mugitzen garenean irekitzen den askatasun-eremuari buruzko pieza duzue Idurre Azkue eta Joseba Irazokiren 'Bailar por bailar'.

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Kontzertuak
    2017-07-22 - 20:30

    Ustekabea, abentura, dibertsioa eta heziketa. Lau hitz horiek erabili ohi dira maiz Marcelle Van Hoff (Another Nice Mess) ekoizle eta DJ herbeheretarra deskribatzeko orduan. Europan barrena bidaiatu du azken 15 urteetan eta txunditurik utzi du era guztietako jendea. 

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Zinema
    2017-07-21 - 22:15

    Chiara Marañón, Errepidez errepide zikloaren komisarioaren hitzetan, "Pelikularen basakeri latenteak, pelikularen amaieran nabarmen egiten denak, pelikula ikusteko esperientzia bortitza, liluragarria eta ahaztezina bihurtzen du.".

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Performanceak eta antzezpenak
    2017-07-20 - 20:30

    '#LosMicrófonos' honetan, Jorge Dutor eta Guillem Mont de Palol unibertso arruntean murgilduko dira, inguruan dugun horretan: pop kultura.

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Kontzertuak
    2017-07-15 - 20:30

    Jo Zimmermann (Schlammpeitziger) Koloniako giro elektronikoko funtsezko pertsona da; berezko kosmos musikal bat, paregabea, garatu du, eta itzala eta entzuleak erdietsi ditu nazioartean 1993an egin zuen lehen lanetik aurrera.

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Zinema
    2017-07-14 - 22:15

    Chiara Marañónek aurkeztuko du udako zinema abiatzeko hautatu duen filma.

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Kontzertuak
    2017-07-13 - 20:30

    Juana Molinaren ilajea, Idoia Zabaletaren sudurra, Gloria Fuertesen gorputz-enborra, Elena Santojaren eskuin besoa, Gloria van Aerssenen ezker besoa, Michel Etchecoparen ezpainak (...) eta Markku Peltolaren ahoskera hartuta, Frankensteinen emaztea bihurtuko naiz, loopari raperoa, ehule predikaria eta mauritaniar aztia.

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Kontzertuak
    2017-07-08 - 20:30

    Kyoka arituko da CTM-Transmediale, Volt edo Sonar Toyo jaialdietan jardun eta, besteak beste, Ryuichi Sakamoto artista liluratuta utzi ondoren. Hari buruz, izan ere, zera adierazi zuen: «Ikaragarria! Alderantziz jarritako jostailu-kutxa baten moduko soinua egiten du. Nola egin dezake horrenbeste soinu eder eta kaotiko!? Izugarri atsegin dut!».

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Kontzertuak
    2017-07-06 - 20:30

    Rodrigo Cuevas-en 'El mundo por montera' performancea da zati batean, ateraldi zentzudun eta mamitsua; kabareta beste batean, rave-a ere bai; regetoia puska batean; baita hango eta hemengo folkloreari –«planetako izaki bizidun handiena», beste haren hitzetan– egindako omenaldia ere.

    Lekua: - Zabaltza

    + Info

  • Kontzertuak
    2017-07-01 - 20:30

    La Terraza Magnética-k Tabakalerako programazioari hasiera emango dio Estatuko elektronikaren bi mito handiren arteko luxuzko lankidetzarekin. Suso Saiz eta Inducing the Pleasure Dreams.

    Lekua: - Zabaltza

    + Info