- Udako erakusketak: Uriel Orlow & Jumana Manna - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Udako erakusketak: Uriel Orlow & Jumana Manna

Partekatu!

Uda honetara erakusketa eskaintza bikoitza proposatzen da Tabakaleran. Espainiako estatuan bere lana lehen aldiz erakutsiko duten bi artistei eskainitako mostra bana izango da: Uriel Orlow eta Jumana Manna. 

Orlowek eta Mannak elkar ezagutzen dute eta jorratzen dituzten gaien gertutasunetik abiatuta solasten dira elkarrekin. Bien lanetan botanika eta taxonomia botere-harremanen metafora gisa erabiltzen dira, eta artxiboa historia eta ezagutza eraikitzeko tresna gisa. Kasu batzuetan zalantzan jartzen dira ezagutza ekoizteko zenbait modu: nork hautazendu eta klasifikazen du mantenduko dena, zein irizpide eta zein helbururekin?

Bi erakusketak ikusgai izango dira 2019ko urriaren 6ra arte. 

 

Jarduerak

  • Bisita gidatuak
    2019-06-07 > 2019-10-06

    Uriel Orlow eta Jumana Mannaren erakusketen gurutzaketatik abiatuz, ibilbideak eta solasaldiak egingo ditugu. 

    Lekua: - Erakusketa Aretoa

    + Info

  • Erakusketak
    2019-06-07 > 2019-10-06 - 12:00 - 20:00

    Jumana Manna artista palestinarrari eskainitako erakusketa. 

    Lekua: - Erakusketa Aretoa

    + Info

  • Erakusketak
    2019-06-07 > 2019-10-06 - 12:00 - 20:00

    Uriel Orlow artistari eskainitako erakusketa. 

    Lekua: - Sala de Exposiciones

    + Info