Udako erakusketak: Uriel Orlow & Jumana Manna - Uriel Orlow - Uriel Orlow | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Uriel Orlow-ren (Zurich, 1973) bakarkako erakusketa honek artistaren azken lanak biltzen ditu. Gainera, Suitzan jaio baina Londresen bizi den artista honek Espainiako estatuan egiten duen bakarkako lehen erakusketa izango da. Ibilbide luzeko artista da Uriel Orlow; hainbat euskarrirekin formalizatzen ditu lanak, bere praktika artistikoa diziplina arteko prozesuetara bideratutako ikerketetan oinarrituz: argazkilaritza, soinua, marrazketa eta instalazioa, besteak beste. Haren obra memoria indibidual eta kolektiboaren adierazpen espazialez eta Historiaren puntu itsuez arduratzen da. “Mikrohistoriak”, haien kontakizuna, haien elkarrekikotasuna eta adierazpenen erregimen desberdinak giltzarri dira haren lanean.

Tabakaleran aurkeztuko diren proiektuen artean, nabarmentzekoak dira Theatrum Botanicum, Soil Affinities eta The Fairest Heritage. Lan horiek baliagarri zaizkio Uriel Orlowri hazien, lore edo landareen eta sendabideen zirkulazioaren bidez eraldaketa historiografikoei eragiten dieten prozesu kolonialak esploratzeko.

Uriel Orlowren lana nazioartean erakutsi da, hainbat museo eta arte-zentrotan; esaterako, Tate Modern, Whitechapel Gallery eta Tokyoko Palaisen, baita Sharjahko eta Veneziako bienaletan eta Manifesta 12n ere.

Haren filmak Locarno eta Nyongo Visions du Réel zinema-jaialdietan aurkeztu dira, besteak beste.

 

  • Bisita gidatuak
    2019-06-07 > 2019-10-06

    Uriel Orlow eta Jumana Mannaren erakusketen gurutzaketatik abiatuz, ibilbideak eta solasaldiak egingo ditugu. 

    Lekua: - Erakusketa Aretoa

    + Info

  • Erakusketak
    2019-06-07 > 2019-10-06 - 12:00 - 20:00

    Jumana Manna artista palestinarrari eskainitako erakusketa. 

    Lekua: - Erakusketa Aretoa

    + Info

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Uriel Orlow

Artista

Interesa dakizuke

Erakusketak
2019-06-07 > 2019-10-06 - 12:00 - 20:00

Jumana Manna artista palestinarrari...

Lekua:

+ Info