2019ko Donostia Sariekin elkarrizketan - Volver (Pedro Almodóvar, 2006, 116') - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Volver (Pedro Almodóvar, 2006, 116')

Volver, Pedro Almodovar

 

Volver Pedro Almodóvar, Espainia, 2006, 116' DCP, JB ES

Hiru belaunalditako emakumeek biziraun egiten dute haize solanarrari, suari, eromenari, superstizioei eta heriotzari aurre eginaz ontasunez, gezurrak esanez eta neurririk gabeko bizipozez. Raimunda  (Penélope Cruz) langabetu batekin ezkondutako emakumea, bere alaba nerabea (Yohana Cobo), lehenaren ahizpa Sole (Lola Dueñas) ileapaintzailea eta bien ama zena, suter batean hila bere senarrarekin (Carmen Maura). Azken pertsonaia hori bere ahizpari agertzen zaio lehenik  (Chus Lampreave) eta ondoren Soleri. Edonola ere, kontu garrantzitsuak utzi zituen konpontzeko Raimundarekin eta bere herriko bizilagunarekin, Agustinarekin (Blanca Portillo).

Volver ez da komedia surrealista bat, nahiz eta zenbait unetan hala dirudien. Hilak eta bizidunak estridentziarik gabe bizi dira elkarrekin, egoera barregarriak edo emozio bizikoak sortuz. Nire jaioterrian, Mantxan, daukagun heriotzaren inguruko kulturari buruzko pelikula da. Nire herrikideek naturaltasun miresgarriz bizi dute. Hilek euren bizitzetan present jarraitzen dute, euren ohituren aberastasun eta gizatasunak ezinezkoa bihurtzen dute hilak hiltzea. Volver-ek Espainia beltzaren topikoak suntsitzen ditu eta benetakoa bezain aurkakoa den Espania proposatzen du. Espainia zuria, espontaneoa, dibertigarria, ausarta, solidarioa eta justua.