Zer da 2deo? | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Zer da 2deo?

Compártelo:
  • Urtea: 2019

2deo Tabakalerako ikus-entzunezko laborategia da. Bere helburua euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena eta kontsumoa handitzea da, sormen testuinguru berriak sustatuz, ekoizpen-eredu eta formatu berrietan esperimentatuz, eta zabalkunde kanalak biderkatuz, betiere sektorea osatzen duten eragileekin elkarlanean eta herritarren partaidetza aktibatuz.

Tabakalera bezalako nazioarteko kultura garaikidearen ekoizpen zentro baten testuinguruan, talentua identifikatzea eta diziplinartekotasuna sustatzeaz gain, ikus-entzunezko sektorearentzako elkargune bikaina izango da laborategia, talentu berriak eta profesionalak elkartuko dituen lekua, gurutzatze honetatik proiektu berriak sortuko direlakoan.

Activities