Zoom. Bideo Laborategia | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Zoom. Bideo Laborategia

Compártelo:
  • Urtea: 2015 > 2018

ZOOM. Bideo Laborategia Ikusten-Ikasten I eta II topaketetan egindako lanetik abiatzen da. Praktika artistiko garaikideak, eta ikus-entzunezkoa bereziki, Tabakaleraren programak lantzen duen ikuspuntutik abiatuta hezkuntzan txertatzeko saiakera da. Topaketa bietan landutako gaien artean, ikus-entzunezkoa ikas-tresna bezala erabiltzeko beharraren garrantzia agerian gelditu zen. Izan ere, eginiko lanaren ondorioz argi gelditu zen inguruan ditugun baliabide aniztasuna kontuan hartuta, gazteek ez dutela lehen une batean dirudienaren kontra, ikus-entzunezko askorik sortzen; eta haien erreferenteak mainstream kulturan oinarrituak daudela eta ekoizten dituzten lanak kultura komertzialetik oso gertu daudela. Horregatik, haien esperientzia pertsonaletatik abiatu eta gure berezitasunekin erlazionatzen den proiektu hau egin asmo izan dugu, ikus-entzunezko produkzioa eta zinea hezkuntzareikin uztartzen dena.

ZOOM. Bideo Laborategiaren lehen esperientzia BHI Usandizagako batxilergo artistikoa ikasten duten ikasleekin gauzatu da. 

Zoom. Bideo Laborategia 2016/17

2016-10-20 > 2017-06-17

Ikus-entzunezkoetan interesatuta dauden 16 eta 21 urte arteko gazteek osatzen dute Zoom taldea.

+ Info

Jarduerak

Activities