Zoom. Bideo Laborategia | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Zoom. Bideo Laborategia 2017/18

zoom bideo laborategia 2017/18
Partekatu!

Beste urte batez aurrera jarraitzen dugu Zoom proiektuarekin, ikus-entzunezkoetan, kultura garaikidean eta artean sakontzeko interesa duten gazteen lantaldearekin.

Aldizka biltzen gara Tabakaleran, urritik ekainera bitarte, zinemagile eta artistekin lantegiak egiteko, filmak eta film laburrak ikusteko, ikus-entzunezkoak ekoizteko, esperientziak partekatzeko eta elkarrekin barre egiteko.

Hauek dira gure lan ildoak:

  • Zoom + kolaboratzaileak. Lantegi teoriko-praktikoak.
    • Identitatearen eraikuntza ikus-entzunezkotik eta erretratua, Maider Fernandez-ekin (urria)
    • Ikus-entzunezkoaren ikuspuntuaren eraikuntza eta auto-irudikapena Marta Nietorekin (azaroa)
    • Zientzia-fikzio eta erretratu soziala, Marta Nietorekin (urtarrila)
    • Soinu eta zuzeneko grabaketa lantegia Luca Rullo-rekin (apirila)
    • Kamararik gabeko16mm-ko lantegia Maite Alonso eta Unai Ruiz-ekin (maiatza)
  • Zoom + zinema. Aro Atomikoa zinema zikloko filmak pantaila handian ikusi eta topaketak egin zinemagileekin.
    • Niñato, Adrian Orr 
    • Estiu 1993, Carla Simón
    • Todos vós sodes capitáns, Oliver Laxe
  • Zoom + lantaldeak. Arte-zentro desberdinetan biltzen diren taldeak ezagutu.

Jarduerak

  • Talleres Proyecciones
    2018-05-25 - 16:00-20:00

    Zinema lantegi teoriko-praktiko honetan film laburrak eta film zatiak erakutsiko dira lehenik, ondoren film kolektiboari ekiteko.

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Lantegiak
    2018-04-14 - 10:00-13:00 / 15:00-18:00

    Luca Rullo (Locarno, 1985) soinu-artistak ikus-entzunezko lanetako audioa jasotzeko erremintak erakutsiko dizkigu lantegi praktiko baten bidez.

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info