Zubiak eraikiz (UPV - EHU) | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Zubiak eraikiz (UPV - EHU)

Komunitate esparru berriak sortzen

Compártelo:
  • Urtea: 2018 > 2019

Eskola Aldiriak IV. deialdiaren baitan, ikasturte honetan Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera ari gara lanean. Oraingo honetan Hezkuntza Graduko Lehen Hezkuntzako ikasleek "Arteen eta Ikusizko Kulturaren Hezkuntza" ikasgaia beste modu batean garatzeko aukera dute.

Egun, ikasleak eskola ezberdinetan ari dira practicuma egiten, eta bertan, ondorengo gaiaren inguruan behaketa prozesu batean sartuko dira: eskolaren komunitatea eta komunitate horretan eragiten duten elementuak ikertu (harremanak, espazioaren antolaketa eta metodologia).

Prozesu horretan gehien interesatzen zaien gaien inguruan hausnarketa bat bultzatuko da eta hortik ateratzen diren ondorioei erantzuna emateko xedearekin, eskola ezberdinek eskaintzen duten testuinguru errealetan artistekin batera elkarlanean arituko gara.

Proiektua aurrera doan heinean, unibertsitate nahiz auzoko eragile ezberdinen parte-hartzea sustatuko da.

Guzti horrek aurtengo deialdiaren oinarriaren testuingurua marrazten duten galderetan murgiltzeko bidea irekiko du:

Zein harreman gustatuko litzaiguke izatea gure gertuko komunitatearekin? Nolakoak dira eskola barruko eta kanpoko espazio publikoak? Nola baldintzatzen eta aldatzen dituzte espazio horiek gure eguneroko harremanak? Nola baliatu praktika artistikoak harreman eta begirada berriak eraikitzeko?